
10. Jardunaldia: SIMA Corazonistas B 15 – 65 La Fragua de Vulcano Toju
Garaipen sendoa ligako lehen fasea amaitzeko.
Ligako lehen faseko azken partida,corazonistaseko zelai mitikoan. Kadeteek partidaren lehen 8 puntuak sartuz, errebote guztiak eskuratuz eta defentsa ona aplikatuz hasten zuten partida. Lehen laurdena 2 puntu kontran bakarrik izanda eta 16 sartuta amaitu zen.
Bigarren laurdena ez zen gutxiagorako izan eta gureek ez zuten intentsitatea jaitsi etxeko talde ahul baten aurrean lesioengatik eraginda. Horitas, lehen zatia alde handiarekin bukatu zuten, 6-33.
Hirugarren laurdenean neurketaren erritmoa jaitsi egin zen, zelai erdian baloiak galduz eta defentsan intentsitatea jaitsiz, baina erasoko erreboteek eta coraseko saskiratze eskasak markagailuko aldea handitzen jarraitzea ahalbidetu zuten 11-45ko emaitzarekin.
Azken laurdenean kadeteak lehen zatiko dinamikara itzuli ziren, defentsan aurrera eginez. Horri esker saskiratze errazak lortu genituen, galeren murrizketarekin eta etxeko jokalarien nekearekin batera garaipen landu bat lortu zen 15-65 emaitzarekin.
- Parciales: (15-05) (12-06) (18-04) (16-05)
- Árbitro: M. Knörr
- Oficial de mesa: M. Extremado