
7. Jardunaldia: Toju CAD 61 – 20 Urgatzi B
Landutako garaipen berri bat gure kadeteentzat, erasoko eta defentsako hobekuntzaren isla
Beste goizalde bat gure kadeteentzat, eguna 9etan ibaiondon irekiz, non Urgatziri harrera egitea tokatzen zitzaigun. Partida gure taldearentzako lehen bi puntuak lortuz hasi zen. Kontrako lehen saskiraketen ondoren, gure gazteek 11-2ko partzialarekin erantzun zuten eta lehen laurdena 10 puntuko aldearekin bukatu zen.
Bigarren laurdenean, intentsitatea igo eta punteria findu zuten, jaurtiketa on eta puntu errazekin kontraerasora 14-2ko partziala eginez. Gureen defentsa onak ez zion Urgatzi taldeari puntu errazik gehitzen utzi. Ondorioz, 16 puntuko abantailarekin eta soilik 11 puntu kontran izanda bukatu zen.
Hirugarren laurdenean neskek beste martxa bat eman zuten defentsan, aurkariaren akatsa behin eta berriz eraginez, korrika egiteko eta saskiratze errazak batzeko aukera emanez. Buruz buruko defentsa ona eta erasoan taldearen dinamika onarekin gehi beste taldearen asmatu ez izanarekin, azken laurdenera 45-15 iritsi ziren gureak.
Azken laurdena Urgatziren saskiratze batekin hasi zen, baina taldeak hirugarren laurdeneko dinamikarekin jarraitu zuen, hainbat saskiratze jarraian eta defentsa bikain batekin. Horrela, 61-20 bukatu zen partida, landutako garaipena lortuz.
- Parciales: (15-05) (12-06) (18-04) (16-05)
- Árbitro: M. Knörr
- Oficial de mesa: M. Extremado