
J9: Toju CAD 26 – 53 San Viator A
BATERIA GEHIAGO DUEN SAN VIATOR TALDEAK IRABAZI DU PARTIDA
Ligako azken-aurreko partidari aurre egin genion, banaka eta talde gisa hobetzen jarraitzeko gogoz eta
ilusioz. Nahiz eta aurrekoan sei puntutara geratu garaipenetik, oraingoan ez zen hori gure helburua,
baizik eta talde moduan hazi eta disfrutatzea.
Badira kontzeptu berri asko partidan landu nahi izan zirenak, eta jokalariek izandako jarrera onarekin
horietako askok lortu ziren. Beste taldeak bost jokalariekin bakarrik aurre egin zion partidari, baina
hala eta guztiz ere, primeran eutsi zioten denek topaketari.
Gureak gaizki egon ez ziren arren, nabaria izan zen kontrako taldearen nagusitasuna maila fisikoan.
Hala ere, inoiz ez genuen amore eman, eta partidan zehar etxekoen ekintza on asko ikusi ahal izan
genituen.
Nabarmentzekoa izan zen taldeko edonork burua jaistean, taldekideek emandako animoak momentu
oro. Esfortzu handiak ikusi ziren kontraerasoak gelditzen saiatzeko, arbelan marraztutakoa praktikan
jartzeko eta, bereziki, partidan zehar azaldutako kontzeptu berriak ezartzeko.
Asteartean ligako azken partida daukagu, Araskiren aurka, eta esan bezala, talde moduan hazten
jarraitzeko borrokatuko dugu. Animo asko bidali nahi dizkiegu gure 12 jokalariei, eta zoriondu
denboraldi osoan zehar izandako jarreragatik.
1-2-3 TOJUUU!!!